XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esku hark atzak guk oinak bezalaxe mugitzen ditu.

Gau horretan hiru aldiz esnatzen naiz eta beste hiru aldiz lokartzen naiz.

Baina hiru aldietan esku gaiztoa ni hiltzera datorrela amets egiten dut.

Hurrengo goizean eskua ekartzen didate.

John Rowell jaunaren hilobian aurkitu dute.

Eskuari atz bat falta zaio.

Ederki, andreak. Hauxe da nire istorioa. Ez dakit besterik.

Epailearen esplikazioa Emakumeek adi-adi entzun dute epailearen istorioa eta orain beldurrez dardarka daude.

Batek honela esaten dio epaileari: - Baina oraindik ez duzu istorioa bukatu.

Ez diguzu azken esplikazioa eman.

Gaur gauean ezin izango dugu lorik egin zure eritzia jakin arte.

Esaiguzu zein den egiazko esplikazioa.

Epaileak irribarre egiten du eta erantzuten die: (...).